Gure eremura hurbildu ginen egunean, lekuari buruzko hainbat informazio jaso genuen. Lehenik herriz herri ikusten genuean jasotzen joan ginen.
Gasteiztik irten eta Ilarratzara hurbildu ginen autoz; bidean, Arkauteko Ertzaintzako zentroa eta Itsasmendikoi agro-eskola pasa genituen. 5 minututan, bageunden jada bertan. Adineko gizon bat txakurrarekin paseoan eliza aurrean, ez zegoen inor gehiago kaletik. Bizilagun batzuekin hizketan egon ostean, Oreitiara abiatu ginen autoz berriz ere. Bizilagun guztiak hesi hoien atzeko beren txaletetan sartuta zeundela zirudien. Gizon bat eliza ondoko eserlekuan irakurtzen, harritu egiten da gazte batzuk herritik argazkiak ateratzen ikusteaz. Azkenik, zubitxoa pasa eta Villafrancarantz abiatu ginen oinez, landen arteko bidetxoetatik, Donejakue bidea eta "Ruta del Vino y el pescao" gure hanketan sentitzeko eta inguruaz hurbilagotik gozatzeko. Eguraldia aprobetxatuz, bazebilen bikoteren bat bizkletan paseo bat ematen. Traktoreren batekin ere gurutzatu ginen, justu Villafrancak eliza atzealdetik ongi etorria eman zigunera arte.
Herriak banan ikusi ostean, gure eremua pixkat zabaldu eta sintesi bat egiten saiatu ginen, ikusi genuenetik ondorioak ateraz; eta puntu horietatik abiatuta, zer proposamen posible ikusten dugun.
Hurrengo mapa honetan, komunikabide eta azpiegitura ezberdinen intentsitatea edo gradua adierazi nahi zan da, bai fisikoa eta bai bisuala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario