2012-02-13

Cuchilleria kalea 28

Egungo gizartearen egoera dela medio orube hutsen fenomenoa gero eta zabalduago dagoenez gero, aski erraza da berauetan egindako ekimenak topatzea. Programa hauek jendearen partehartzearen bidez gizarte urbanoaren arazoei irtenbidea topatzea xede badute ere, bistan da bata eta bestearen arteko ezberdintasuna.


Orube huts bati madrilen eman dioten erabilpena. Modu naturalean sortutako mugimendua dela esan daiteke, erabilerarik gabeko orubearen kontzesioa lortu eta auzolanaren bitartez baratza bat sortu dute lau urtetarako baimenarekin. Bertan lana eta aisia filosfia uztartzen omen dituzte. Ala moduzko plaza dela esan beharko dugu, lanean dabilen taldearen erabakiz orubea itsi egiten baitute jendearen sartu irtenak kontrolatze aldera.




Zaragozako orube hutsen gaineko saiakera, ezker batuak bultzatutakoa. Izaera ezberdinetako espazio publiko bilakatu dituzte hainbat eta hainbat orube. Honako honetan, aurrekoarekin alderatuz erabiltzailea pasiboa izango da, eta beraz ez du lehenengoaren talde izaera eta indarra izango.

Azaldutako bi proiektu hauek amaiera eperik gabekoak dira, nahiz eta lehenengoak lau urtetarako baimena duen. Bi kasuetan orubea okupatzeko proiektuak gauzatu ahal izan arte iraungo baitute bere horretan eta orduan ere ikustekoa litzateke ia bere horretan mantendu nahi horretan gizarte mugimendurik edo sortuko ote litzateken.



Honako honetan kanpoko "entitate" batek sortu du lan eremua. Eztabaidarako esparruak ere aldez aurretik erabakitakoak izango dira. Nolabaiteko erramintak bisitari eta partehartzaileen eskura jartzen direlarik hauen inplikazioa erreztu eta emaitza ideologiko batzuk lortze aldera. Sortuko dira gune idiliko honetan lanerako gogoa eta ametsak. Aldi baterako atondura honen iraungitze data heltzen denean aldiz, badoa ente atzerritarra bere "txiringitoa" hartuta hurrengo hirirantz, badoa BMW eta badoa Guggenheim, badoa ideiak elkarbanatzeko eremua, badoaz ideiak ere, badoa lanerako tresneria, badoa puntako teknologia, badoaz... kasik, orubea aurreko egoera berdinean geratu dela esango nuke. Dena den gogoeta pertsonal honen ostean, funtzinamenduan dagoen artean duen polibalentzia, aukera aniztasuna eta ekintza ezberdinetarako interesa ezin zaio kendu inondik inora.


Batzuen eta besteen gunearekiko filosofia bestelakoa izanda ere, hiru kasuek aukeratu dute orube hutsa interakzio espazio gisara. Interesgarriak zaizkit azkenaren espazioa definitzen duen egitura bera, lehenengoaren jendearen inplikazio eta sortze prozesua eta Zaragozako kasuan orube ezberdinen emaitza malgutasuna.


Informazio gehiago:
Esto no es un solar -> http://estonoesunsolar.wordpress.com
BMW Guggenheim Lab -> http://www.bmwguggenheimlab.org/

Bestelako saiakerak.
Erabilera aldaketa


Teknologiaren aplikazioa estrukturazio abstrakto batean

No hay comentarios:

Publicar un comentario