Orubeak erabilera aniztasunerako tartea eskaini behar du, horretarako garrantzia eman diot orubearen behe oina libre edukitzeko aukera izateari. Kaleko jendeak erabiliko duenez kale izaera gal ez dezan. Kanpo espazio honen estaltzea ere garrantzitsua izango da, momentuan momentuko beharrei erantzuteko gai izango den estalkia lortzea litzateke helburua, aldiko nahien araberako tamaina duena alegia. Orube guztia estaltzera ailegatzetik estalkirik behar ez izatera.
Estalki, itxitura, egitura etengabe mugitu beharrak dakartzan zailtasunak kontutan hartuta, 3 funtziook batuko dituen kontenedore maritimoak erabiliko ditut garapenean. Gainera estalkia eratuko duten bolumenak barruko alde itxian nahiz goikaldeko kanpo espazio irekian erabilgarri izango dira.
Proiektu garatuaren bideoa duzue jarraian
No hay comentarios:
Publicar un comentario