2013-01-25

Bigarren eskuko Charitè: Ideiaren garapena

Hartutako lehen erabakia, etxegabekoentzako eraikina sortzea izan da. Hauek aterpea izango dute, Marseilako traste zaharrak birgaitzearen truke. Eraikinak, etxebizitza erabileraz gain, birgaitze tailer gisa eta salerosketarako balioko du. Halere, egun jakin batzuetan eraikinetik kanpora merkatua zabaltzea ere aukera litzateke.

Daukagun mehelinetik abiatuta...


Kalearen kotako solairua, jendearekin harremanetan jartzeko erabiltzen da (komertzio, etxebizitzetarako sarrera,...) barnealdean, babesean, patioa.

Gure kasuan, gizarteak baztertu dituen jendea jasoko du bizitokiak, eta gizarteak baztertutako trasteak barnealdeak. Biak bilduko dituen kanpo azal bat sortuko da.


Bizitza blokeak bi aldetan ditugunez, alde banatan txandakatuz errepikatuko da sekzio hau. Gainera horrela, behe oin irekia sektorizatu ahal izango da altuera aldaketa eta hormen bidez. Erdiko gune komunean ibilbide horizontalak sortuko dira.

Eraikinaren barruko blokeek karga horma bidez, bilkaria eutsiko duten zertxen zama jasango dute, argi haundia lortu ahal izango da hala.


Bolumetria orubearen formak sekzioan duen eraginaren baitan lortzen da.














Barruko espazio batzuren irudikapena...








No hay comentarios:

Publicar un comentario