2013-01-24

Rolling Rola: Ideiaren garapena

Kulturak mila alderdi ditu eta baita mila ulerkera ere. Batentzat kulturaren alderdi nagusi hizkuntza izan daitekeen bezala, beste batentzat gastronomia, tradizioa edota sorkuntza izan daitezke oinarri. Alor bakoitzak lan talde bat osatzeko laineko garrantzia izan dezake eta lan talde honek bere ingurua eta gune finkoa proposa ditzake erosotasunari begira.

Prototipo berarekin, Marsellako herritarrek landuko dituzten kultur alderdi ezberdin bakoitzerako eremu propio bat sortuko da beraz. Nola ez, kultur atal bakoitzak fase ezberdinak igaroko ditu lanketan zehar. Hartara, prototipoak ere fase ezberdin hauek bere baitan onartzeko gaitasuna izan beharko du. Bistan da, prozesu bakoitzak bere abiadura, bere joan-etorriak, aurrera-atzerakoak, izango dituela fasetan zehar prototipoak ere hauxe egin beharko du erritmo berdinean.

Ekintza ezberdinetarako balioko duen 3 azaleratan bana daiteke mekanismoa adibidez.



Beraz, izan daiteke prototipoa...


Nola funtziona dezake honek?



No hay comentarios:

Publicar un comentario