2013-01-08

Txoritokia: aurre erabakiak


Funtzioa_TXORIENTZAKO BABESLEKUA:
Txoritokiko protagonista bakarrak txoriak izango direla erabaki dugu, hauentzat babesleku bat sortu
eta gizakiarentzat pasozko gune edo begira daitekeen elementu bat izanez.


Kokapena_ROTONDA:
Gaur egun erabilerarik ez duen espazio hau aprobetxatzea erabaki dugu, erabilera berri bat emanez. Gainera, espazio honek uharte moduko bat sortzen du, hegan iristen diren txorientzat izan ezik irisgarritasun zaileko gune isolatu bat izanik.


Bestalde, kokaleku honek garrantzia gehitzen dio proiektuari, portu guztitik ikusten den erreferentzia bat izan daikeelako, itsasargi bat balitz bezala.


Forma_ZUHAITZA:
Hegaztientzat ezaguna duten forma bat erabiltzea erakargarriagoa izango delakoan, txoritokiak zuhaitz baten ideiari jarraituko dio.

Hasierako erabakien araberako bozetoa

-Lurretik banatua egongo da, gizakiaren eskutik eta trafiko zaratatsutik aldentzeko.
-Zintzilikatuta egongo da bigarren mailako egitura guztia, aurreko ideiarekin bat egiteaz gainera, garabiaren erabilerak ematen dion izaerarekin bat datorrelako.
-Kanpo azala begetala izango da (zintzilikatutako saretik hazten joango diren trepaderak), honela zuhaitzaren ideia indartzen delako barruan babeslekua sortu bitartean.
-Ur oinarri baten alboan kokatua egongo da, gizakientzat irisgarritasuna mugatu eta aldi berean, bizitzeko ura behar duten txoriak erakartzeko edo elikagaiak lor ditzaten.
-Lurreratze pista moduko bat izango du txorientzat. Garabiaren aldeetako bat formaren perimetrotik kanpo aterako da eta txoritokirako sarrera moduan lan egingo du.


Egitura_ZUHAITZA:
Garabiak enbor funtzioa hartuko du, eta perimetroko azal bejetala, enbor horretatik sortuko diren adarretan zintzilikatuko da.
Bigarren mailako egitura hori (adarrak), kable bidez eutsiak egongo dira, txorien pausaleku moduan ere erabiliak izan daitezkeenak.
Adar hauek zintzilikatutako sarea eta bertatik hazten joango diren trepaderen lorontzia eutsiko dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario